Elomendiko txapelketan lider jarraitzen du Egiarretak

Guaixe 2016ko urt. 27a, 13:47

Elomendiko Futbol Txapelketa. A multzoa. 2. faseko 5. jardunaldia: Zaldua 3 – Beriain 1 /Egiarreta – Apolo (atzeratuta)

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 2. faseko 5. jardunaldia jokatu zen. A multzoan, Arakilgo Zalduak 3 eta 1 irabazi zion Beriaini, eta Egiarretak eta Apolok jokatu beharreko partida atzeratu egin zen. Hala eta guztiz ere, Egiarretak jarraitzen du lider, 13 punturekin. Zaldua bosgarrena da, 6 punturekin. Asteburuan, Rincon Iran taldea izango du aurkari Egiarretak, larunbatean, 17:00etan, Larrabiden. Bestalde, Eneriz taldearen kontra arituko da Zaldua, larunbatean, 15:45ean, Enerizen.