Gazte hizkera zabaltzen

Guaixe 2016ko urt. 28a, 11:30

Euskarak adarra jotzeko, ligatzeko eta haserretzeko… balio duela eta oso adierazkorra dela ikasi zuten Altsasu institutuan abendu akaberan. DBHko 4. mailako 4 geletako 88 ikaslek Ttakun kultur elkartearen Lagunarteko hizkerarekin jolasean ikastaroa jaso zuten. Tailerraren helburua egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala erabiltzea eta hizkuntzarekin jolastu eta ondo pasa daitekeela erakustea da. Bi orduko bi saiotan, batez ere, adarra jotzeko, ligatzeko eta haserretzeko esamoldeak landu zituzten. Ohi bezala, gairik arrakastatsuena ligatzearena izan zen. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Altsasu institutuko euskara departamentuaren laguntzarekin antolatu zuen tailerra.