Mateo Gonzalezendako Gipuzkoa Saria

Guaixe 2016ko urt. 28a, 12:08

Burundako Txirrindularia onena izan zen pistako proban

2016 urtearekin batera Burunda Txirrindularitza Klubeko Quesos Albeniz taldeko juniorrak eta kadeteak entrenatzen hasi dira. Baita Aralarrekoak ere. Txirrindulari batzuk ere pistan ibiltzen dira eta hainbat txapelketetan aritu dira. Tartean, Gipuzkoa Saria jokatu da Anoetako belodromoan, hainbat asteburutan. Burunda klubeko Mateo Gonzalez txirrindulari berriak irabazi du Gipuzkoako Saria. Hodei Zia juniorrak ere probatu du pista eta esperientziarekin gustura geratu dela adierazi dute Burunda klubetik.