Sakanako Futbol 8 Topaketak

Igandean 11. jardunaldia hartuko dute Altsasuk eta Urdiainek

Sakanako Futbol 8 Topaketetan bigarren joanaldia edo itzulera hasi da. Aurreko asteburuan futbolean aritu beharrean areto futbolean aritu ziren neska-mutikoak, Olaztiko Erburua kiroldegian eta Etxarri Aranazko San Donato eskolako kantxan. Baina igandean atzera ere Altsasuko Dantzalekuko futbol zelaira eta Urdiaingo futbol zelaira itzuliko dira, Sakanako Futbol 8 Topaketetako 11. jardunaldia baitago jokoan.

Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketak Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu. Helburua futbolean aritzen diren Sakanako kimuen mailako neska-mutikoei lehiaketa batean aritzeko aukera ematea da, gaztetxoek futbolaz gozatzea. Baina ez da txapelketa, ez da sailkapenik egiten, helburua futbola sustatzea eta ongi pasatzea delako.

11. jardunaldia (Igandean)
Altsasun
11:00etan: Lagun Artea – Sayas
12:00etan: Etxarri Aranatz – Dantzaleku
12:00etan: Tipi Tapa – Kaixo
Urdiainen
13:00etan: Sutegi – Urdiain
Atsedena: Mediolanum