Abenduan hasitako barne prozesuaren ostean, datozen lau urteetarako lurralde batzarrak berritu ditu EAJ-PNV alderdiak. Nafarroan Unai Hualde altsasuarrak hartuko du 2012tik egungo Nafarroako presidenteordea den Manu Aierdik betetzen zuen kargua, bera izango da EAJko Nafarroako Buru Batzarreko presidente berria.Egun, Geroa Baiko parlamentaria da Hualde eta Geroa Baiko zinegotzia Altsasuko Udalean. Hualderen asmoa “aldaketaren gobernua indartzeko ekarpena egiten jarraitzea” izanen da. Presidenteaz gain, EAJko Napar Buru Batzarreko %80a berritu da. Tartean, Napar Buru Batzarreko kide lanetan estreinatuko da Altsasuko alkate Javier Ollo.