2015eko azken hilabeteetan aldaketa gutxi langabezia datuetan

Guaixe 2016ko urt. 29a, 08:30

Irailetik abendura bitartean Sakanako langabetu kopurua antzeko zifretan ibili da, urtea 1.252 langabeturekin despedituz. Azaroan baino zazpi langabe gehiago dira. Langabeen erdia baino gehiago, %55,99, emakumezkoak ziren (701 eta aurreko hilean baino 22 gutxiago). Gizonezko langabeak, berriz, %44,01 ziren (551 eta 29 gehiago). Adinari dagokionez, langabe sakandar erdiek, %50,48, 45 urte edo gehiago dituzte (632 eta 3 gehiago). Atzetik 25 eta 44 urte bitartekoen adin tartea da, %40,26 (504 eta 6 gehiago). 25 urte baino gutxiagoko langabeak, azkenik, %9,27 dira (116 eta 2 gutxiago). Sakanan Nafarroako langabeziaren %2,9 genuen abenduko azken egunean (sakandarrak herrialdearen populazioaren %3,17 gara).

Sektoreka
Sakanako langabeen %59,9k (750, 6 gutxiago) zerbitzuen arloan lan egin nahi luke. Industrian aritzeko prest daudenen eskaerak %25 dira (313, 12 gehiago). Eraikuntzarako eskaerak, berriz, %6,47 dira (81, 5 gehiago). Lehen sektorearen aldeko hautua langabeen %2,24k egin dute (28, 1 gutxiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez dutenen kopurua %6,39koa da (80, 3 gutxiago).

Kontratuak
Abenduan Sakanan 619 kontratu sinatu ziren (62 gehiago). Gizonezkoek %54,28 sinatu zituzten (336, 80 gehiago). Emakumezkoen sinadura zuten kontratuen %45,72k (283, 18 gutxiago). Sinatutako kontratuetatik hasieratik mugagabeak zirenak %2,26 besterik ez ziren (14, 4 gutxiago). Abenduan mugagabe bihurtutako kontratuak %2,42 izan ziren (15, 11 gutxiago). Izan ere, kontratu gehienak, %95,32, aldi baterakoak ziren (590, 77 gehiago). Nafarroan urteko azken hilean sinatu ziren 26.149 kontratuetatik Sakanan sinatutakoak %2,37 ziren.



Urte batean 387 langabe gutxiago
2015eko urte hasieran 1.639 sakandar zeuden Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda. Urteko azken egunean, berriz, 1.252 ziren,  387 gutxiago. Langabetu horien erdiak altsasuarrak dira. Joan den urtean Sakanako herri guztietan jaitsi zen langabezia. Salbuespena Arruazu izan zen, hiru langabe gehiago zituela.

Urteak utzi duen beste arrasto bat da langabeziaren feminizazioa, gero eta emakumezko langabetu gehiago daude, 4,86 puntu gehiago. Abenduaren 31n lan bila zeuden 1.252 sakandarretatik 701 emakumezkoak ziren (%55,99 eta 2015eko urte hasieran baino 137 gutxiago). Gizonezko langabe sakandarrak 551 ziren (%44,01 eta 250 gutxiago).

2015eko urtearen joanak erakutsi du zenbat eta adin handiagoa izan orduan eta zailagoa dela kontratatua izatea. Sakanako langabeen erdiak, %50,48, 45 urte edo gehiago zituen (632, 2015eko urte hasierarekin alderatuta 113 gutxiago, baina 5,03 puntuko igoera). 25 eta 44 urte artean dituztenak dira lan bila daudenen bigarren adin tartean. %40,26a dira (504, 232 gutxiago eta 4,56 puntuko jaitsiera). 25 urte baino gazteagokoen langabezia Sakanakoaren %9,27 da (116, 42 gutxiago eta 0,37 puntuko jaitsiera).

Urtea joanda, hamar sakandarretik seik, %59,9, zerbitzuen arloan lan egiten segi nahiko lukete (750, 190 gutxiago eta 2,55 puntuko hazkundea). Industrian lan egiteko eskaerak laurdena, %25, dira (313, 144 gutxiago eta 7,88 puntuko jaitsiera). Eraikuntzan aritzeko prest zeuden sakandarrak langabeen %6,47 ziren (81, 31 gutxiago eta 0,36 puntuko jaitsiera). Azkenik, lehen sektorean lan egin nahi luketenak %2,24 ziren (28, 15 gutxiago eta 0,38 puntuko jaitsiera).