Muslariendako dei bikoitza biharko

Guaixe 2016ko urtarrilaren 29a

Altsasuri lekukoa hartuta, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak jokatuko dira Irurtzunen eta Uharte Arakilen larunbatean. Irurtzunen Pikuxar euskal txokoan 16:30ean dago hitzordua jarrita. Uharte Arakilen, berriz, 22:30ean hasiko da kanporaketa, Marisol ostatuan.