Iker Irigoien Euskal Herriko Txapelketan

Guaixe 2016ko ots. 3a, 11:45

200 m bularretan bigarrena sailkatu zen

Asteburuan Euskal Herriko haurren mailako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatu zen Tolosako Usabal kiroldegian. Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Bizkaiko 300 igerilari inguru lehiatu ziren bertan, eta Euskal Herriko lehenengo mailari eustea zuten jokoan. Txapelketan parte hartzeko gutxieneko batzuk behar dira, Sakana Igerilari Taldeko Iker Irigoien Claverrek betetzen dituenak, eta txapelketan parte hartu zuen sakandarrak. Iker hiru probatan aritu zen: 400 m estilo, 400 m libre eta 200 m bular. Oso ongi aritu zen Iker: 200 m bularretan bigarrena sailkatu zen (2:56), 400 m libretan 11.a (4:43) eta 400 m estilotan 9.a (5:36).