Emakumeendako oinarrizko defentsa pertsonaleko ikastaroa

Guaixe 2016ko otsailaren 3a

Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak antolatu du ikastaroa, Arakilgo eta Irurtzungo udalekin batera. Otsailaren 17tik 27ra izanen da ikastaroa, asteazken, ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik 11:00etara. Astegunetan kultur etxean eta asteburuan gimnasioan. Otsailaren 12ra arte eman daiteke izena oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitatearen bulegoan edo 948 600 694 telefonora hots eginez. 5 euro balio du izen emateak.