Mendian lehen sorospenak egiteko ikastaroa

Guaixe 2016ko ots. 4a, 10:14

Otsailaren 24an, Altsasuko Institutuan

Sakanako Mankomunitateak mendian lehen sorospenak egiteko ikastaroa antolatu du otsailaren 24an, 16:00etatik 20:00etara, Altsasuko Institutuan. Ikastaroa irakasleei, mendizaleei edo interesa duten guztioi zabalik dago eta euskaraz izanen da, DYA-ko kideek eskainia.

Landuko diren gaiak: zauriak eta hemorragiak; beroak eta hotzak eragindako osasun arazoak; ziztadak eta hozkadak; praktikak: zaurituaren lehen laguntza, zaurituen salbamendua eta ebakuazioa.

Izena ematea
Otsailaren 18a baino lehen Sakanako Mankomunitatean (kirolak@sakana-mank.com edo 948 464 866). Gehienez 30 pertsonendako tokia egongo da eta izena ematearen txanda errespetatuko da).