Herrikoez aparte beste herri batzuetako ikasleak hartzen dituzte Irurtzungo Atakondoa, Etxarri Aranazko San Donato eta Olatzagutiako Domingo Bados eskola publikoek. Guztira beste herrietako 282 ikasle jasotzen dituzte. Ikasle gehiago hartzean udalek mantenu lan gehiago egin behar dituztela eta Hezkuntza Departamentuak aparteko diru-laguntza ematen die. Hiru herriek 45.212,24 euroko diru-laguntza jaso dute.
Udala Beste herrietako ikasleak Laguntza
Irurtzun 204 32.706,72
Etxarri Aranatz 73 11.703,88
Olatzagutia 5 801,64
Guztira 282 45.212,24