Pritzker Arkitektura Saria, eskuarki Arkitektura Nobela gisa aipatuta, urtean behingo nazioarteko ospe handieneko saria da eta arkitekto bat ohoratzeko ematen den garrantzitsuena.
Epaimahaiak Alejando Aravena aukeratu du 2016. edizioko irabazle. Aravena 41. sariduna eta lehen txiletarra da aipamena jasotzen.
Aurtengo sariak arkitektoei atentzioa eman nahi izan die, oinarrizkoan fokuratzeko gonbidapen positiboa luzatuz. Izan ere, Aravenak arkitekturaren eragin eremua handitzeko duen gaitasuna nabarmendu nahi izan da. Hiri-inguruneak hobetzeko eta etxebizitza edukitzearen inguruan segurtasunik eza sortzen duen munduko krisiari aurre egiteko konponbideak zehazteko ahalmena saritu da.
Gizartearekin konprometitutako 48 urteko arkitektoak 2500 etxebizitza sozial baino gehiago eraikitzea lortu du etxebizitza politika publikoetan nahasiz eta bere lanbidea erabiliz, gizartean irismen handiko benetako inpaktua sortzeko.
Gaur egun, Hego Amerikan 400 milioi pertsona baino gehiago bizi dira, munduko populazioaren %6, eta hauetatik %80 hirigunean bizi da. Honek eskualdean etxebizitza-defizit altua sortu du eta ondorioz planifikazio zehatzik gabeko kokaguneak sortu dira. Ordenaziorik gabeko urbanizazio prozesu hauek etxebizitza gune guztiz prekarioak sortu dituzte. ONU habitat-ek igorritako azken txostenaren arabera, Hego Amerikan eta Karibean etxebizitza prekarioetan bizi diren pertsonen kopurua 110,7 milioietara heltzen da. Hiri-hazkundeari erantzuna emateko, hemendik 2030. urtera garapen bideko herrialdeetan aste bakoitzeko miloi bateko biztanleria izango lukeen hiria eraikitzeko gai izan beharko ginateke.
Arevalo ELEMENTAL taldeko buru da. Arkitekto talde honek behartsuenei etxebizitza emateko lan egiten du. Pertsona eta gizartearen onurarako emaitzarik onenak lortzea du helburu eta horretarako politikari, abokatu, ikertzaile, egoiliar, tokiko agintari eta konstruktoreekin elkarlanean dihardu.
Sariduna arkitektoaren irudi unibertsal eta tradizionaletik harago doa; dagoeneko eraikitako arkitekturan, ingurumenean, konponbide sozialak aurkitzea eta praktikan jartzea du helburu. Diseinua balio erantsia izan dadin eta ez kostu gehigarria, Arkitektura berdintasuneranzko bidezidor.