Asteburuan Iruñeko San Juan kiroldegiak irristaketako lehen indoor proba hartu zuen. Bertan aritu ziren Sakana Irristaketa Taldekoak, Juli Acebes monitorearen aginduetara. Ongi aritu ziren, eta tartean Iratxe Lapuente Perez emakumeen benjamin mailan lehena sailkatu zen. Albiste bikaina, beraz, Sakanako irristaketarako.