Foruzaingoak sustantziengatik 101 salaketa jarri zituen

Guaixe 2016ko ots. 15a, 17:47

Nafarroako Gorbenuak jakinarazi duenez estupefazienteak izan edo kontsumitzeagatik Foruzaingoak 2.334 salaketa administratibo jarri zituen joan den urtean. Haietatik 101 (%4,32) Altsasuko polizia etxearen bidez eginziren (Ziorditik Leitza arteko eremua hartzen du). Halakoetan gutxieneko isuna 600 eurokoa da.

Foruzaingoak Nafarroan honako sustantziengatik jarri ditu salaketak: marihuana (%54,97), haxixa (%19,36), speeda (%12,25) eta kokaina (%4,97). Foruzaingoak jakinarazi duenez, prebentzio kontrolen bidez egindako polizia ikerketaren ondorio dira salaketa horiek. Bereziki aztertzen dituztenak ikastetxe inguruak eta herrietako festak dira. 2014rekin alderatuta speed atzemateak gora egin dute eta kokainaren aldean, azken hori garestiagoa baita. Haxixaren atzemateak ere behera egin dute marihuana merkeago delako eta jendeak auto-ekoiztu egiten duelako.