Elomendi Txapelketa: Egiarreta bigarrena eta Zaldua bosgarrena

Guaixe 2016ko ots. 16a, 09:34
Egiarretak lidergoa galdu du.

Elomendiko Futbol Txapelketa. 2. fasea. A multzoa. 8. jardunaldia: Zaldua 1 – B. Mikel 2 / Egiarretak atseden jardunaldia zuen

Elomendiko Futbol Txapelketa bigarren fasean murgilduta dago. A multzoan, Zalduari 1 eta 2 irabazi zion Bar Mikelek eta lider jarri zen. Egiarretak atseden jardunaldia zuen, ez zuen jokatu eta orain Bar Mikel da liderra, 16 punturekin, eta Egiarreta bigarrena, 14 punturekin. Arakilgo Zaldua bosgarrena da, 9 punturekin.
Asteburuan sailkapenean zortzigarrena den Beriainen kontra ariko da Egiarreta, larunbatean, Uharte Arakilen. Zalduak sailkapenean laugarrena den Bar Poukas izango du arerio larunbatean Enerizen.