Katarain zazpigarrena eta Maiza hamabosgarrena Antzuolan

Guaixe 2016ko ots. 16a, 11:57

Katarain.

Antzuolako 8 Miliak herri lasterketan parte hartu zuten (13,8 km)

Beñat Katarainek eta Joxeja Maizak Antzuolan mustu zuten mendi lasterketen denboraldi berria. Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketan aritu ziren (13,8 km, 835 m desnibel+). 228 korrikalarik osatu zuten proba eta Iñigo Alzola arrasatearra izan zen txapelduna (1:07:27). Beñat Katarain zazpigarrena sailkatu zen (1:4:11) eta Joxeja Maiza hamabosgarrena (1:15:39).