Crowdfunding!

Erabiltzailearen aurpegia Sakantzen Sarea 2016ko ots. 19a, 08:00

Azkenaldi honetan proiektu pertsonal eta profesionalak garatzeko finantziazio eredu bat modan jarri da. Euskaldun gehienentzat ezezaguna izan arren, hamarkadak daramatzagu finantziazio eredu honekin lanean. Ez agian Interneten bidez, bai aldiz, era presentzial eta pertsonalean.

“Crowdfunding” terminoarekin ezagutzen den finantziazio eredu hau, Interneten bidez, proiektuak kolektiboki finantziatzean datza. Pertsona batek 10.000€ jarri ditzazke edota 100 pertsonek 100€na jarri. Dirua jartzen duten pertsonek beti itzulera edo “retorno” bat eduki behar dute.

Eta nola funtzionatzen du? Azken batean, jendeak dituen ideiak proiektu batean definitu, gizarteratu eta martxan jartzeko bitarteko ekonomikoak biltzeko tresna da crowdfundinga. Horretarako, ekintzaren bultzatzaileak behar duen finantzazio kopurua definitu beharko du eta diru hori lortzeko epe jakin bat izango du, plataformak zehaztuko duena. Epe hori igaro ostean, bi egoeratan aurki daiteke proiektua: alde batetik, aurretik zehaztu duen diru kopurua lortu eta, beraz, bildutako diru guztia jasoko du (kontutan eduki behar da, plataformaren gastuak kendu behar zaizkiola), eta beste alde batetik, aurrez zehaztutako diru kopurua %100ean batzea ez du lortu eta, ondorioz, proiektuak ez du dirurik jasoko.

Crowdfundinga zer den eta zer ez den zehazteko kontuz ibili behar gara. Finantziazio eredu hau ez da ez kreditu mota ezta mailegurik ere. Ez da dirua eskatzea. Ez da pertsona altruistetan oinarritzen. Eta ez da diru erraza.

Gaur egun, 5 Crowdfunding mota aurkitu ditzakegu. Hauek, itzulera edo retorno motaren arabera banatuta daude:
• Oparia: dirua jartzean opari bat ematen dizute. Estatu Batuetan liderra KickStarter da. Eta Espainian, Goteo, Lanzanos eta Karena.
• Mailegua: dirua mailegu moduan eskaintzen duzu. Kasu honetan, LendingClub, Arboribus edota Kiva ditugu.
• Dohaintza: dirua dohain ematen duzu. Bi plataforma: migranodearena.org eta crowdrise.
• Dohaintza oparien bidez: dirua dohain ematen duzu eta opari bat jasoko zenuke. Omaze eta Prizeo.
• Inbertsioa: dirua inbertsio moduan jartzen duzu eta enpresaren % bat jasoko zenuke. La Bolsa Social, Crowdcube eta Startupxplore.

Laster arte!