Kaixo irakurle, gaurkoan Lagrimas de Sangre taldeari buruz hitz egingo dut nire astekari honetako zatitxoan. Talde hau 2006an El Maresmen sortu zen, Bartzelonako probintzian. Hip Hop musika lantzen dute, baina reggae erritmoak eta gitarra elektrikoak erabiltzen dituzte haien letrak laguntzeko.
Sei disko grabatu dituzte talde bezala eta hauetaz aparte bakarkako lanak ere egin dituzte. Hauek interneten bidez zabaldu dituzte, honek ematen dituen aukerak erabiltzeagatik. Egun, talde berriek egiten duten bezala, errazagoa delako interneten bidez zerbait argitaratzea, bitartekariak ezabatu edo minimizatu egiten direlako.
Haien azkeneko diskoa, “Si uno no se rinde”, 2015ean argitaratu zuten. Letrek oso kutsu politikoa eta soziala daukate; 1195541946 Blancs Wutan eta 1195541946 Sir J-KLZ1 abesti ezberdinetan haien firma ere utzi dute.
Lau musikarik osatzen dute taldea. Hasieran “Mora” eta “Neidos”-en ideia izan zen horrelako talde bat sortzea; proiektu horretara “Mikrobio” eta “Kaiz” batu egin ziren, eta gaur egun taldea osatzen dutenak “Neidos”, “Mikrobio”, “Still ill” eta “Acid Lemon” dira.
HHGroups-ekin argitaratu dituzte haien sei diskoak eta bakarkako lanak ere, hauek denak dohainik eskuragarri daude produktore honen web-gunean.
“Si uno no se rinde” da disko formatuan ateratako haien lehenengo lana. Profesionalizatzeko bidean, hau pauso handi bat dela esan dezakegu. Sei disko atera ondoren argitaratuko dute haien lehenengo diskoa formatu honetan; zergatia, beste produktoreak eskaintzen zituzten kondizioak gustukoak ez zituztela da.
Nahiz eta diskoa formatu fisikoan eskuragarri egon, diskoa ere dohainik dago eskuragarri haien web-gunean, euren esanetan: “La música es un bien cultural y como tal entendemos que debe ser algo de libre acceso para todo el mundo”. Hori arrazoia.
Beraz, esan dezakegu, letra sozial eta politikoak egiteaz gain, nolabait ere esaten dutenarekin koherente izaten saiatzen direla. Entzun beharreko talde bat da nire ustez; letra gogorrak erritmo lasai eta txukunekin inguratzen dituzte.
Bukatzeko ,lehen esandakoa errepikatuko dut, haien web-orrian momenturaino argitaratutako disko guztiak dituzuela eskuragarri.