Irristalari sakandarrak bikain Antsoainen

Guaixe 2016ko ots. 18a, 09:22

Eneko Pinto eta Iratxe Lapuente podiumaren gorenera itzo ziren.

Iratxe Lapuente eta Eneko Pinto irabazleak eta Ana Rita Correia eta Anne Lapuente bigarrenak taldekako erreleboan

Larunbatean Indoor Irristaketa Txapelketako jardunaldia jokatu zen Antsoainen. Sakanako Irristaketa Taldeko kideek lan bikaina egin zuten. Gizonezkoen mini mailan Eneko Pinto izan zen lehena, eta Iratxe Lapuente emakumezkoen benjamin mailan lehena sailkatu zen. Bestalde, haurren mailako binakako erreleboen proban Ana Rita Correia eta Anne Lapuente bigarrenak sailkatu ziren.