Hauteskundeak Pozuetarendako

Guaixe 2016ko ots. 18a, 11:27

Pilota Berria hautagaitzak ezin izan dio Pozuetari irabazi.

Nafarroako Pilota Federazioko buru izaten jarraituko du

Asteazkenean Nafarroako Pilota Federazioko hauteskundeak izan ziren. Migel Pozuetaren hautagaitzak irabazi zuen, Pilota Berria hautagaitzari alde handia aterata. Jon Rovira buru duen azken hautagaitza honetan hainbat sakandar zeuden, besteak beste Arbizuko Aldabide Kirol Elkarteko Lino Arruti eta Josemari Berastegi eta Lakuntza Kirol Elkarteko zuzendari Ander Lopetegi. Pilotajaukuk eta Sutegik ere hautagaitza hau babesten zuten. Esan bezala, Pozuetak irabazi ditu hauteskundeak, alde handiz, eta bere laugarren agintaldiari ekingo dio.