Ilbeltzean 40 langabe gehiago

Guaixe 2016ko ots. 20a, 09:32

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak lan bila dauden 40 sakandar gehiago zenbatu zituen ilbeltzean. Guztira 1.292 langabe zeuden. Hamar langabetik sei (%59,29) emakumezkoak dira, guztira 766 (aurreko hilean baino 65 gehiago). Gizonezko langabetuak %40,71 dira (526, 25 gutxiago). Adinari dagokionez, langabeen erdiak (%49,77) 45 urte edo gehiago ditu (643, 11 gehiago). Hurrengo adin multzoa 25 eta 44 urte artekoena da, %40,33 (521, 17 gehiago). Azkenik, 25 urtez azpiko langabeak %9,91 dira (128, 12 gehiago). Sakanako langabezia Nafarroakoaren %2,86 da (populazioan %3,17 gara).

Sektoreak
Sakanako hamar langabetik seik, %61,07, zerbitzuen arloan lan egin nahiko luke (789, aurreko hilean baino 39 eskaera gehiago). Industriarako lan eskaerak %23,76 dira (307, 6 gutxiago). Eraikuntzan eginen luketenak %6,35 dira (82, 1 gehiago). Lehen sektorea aukeratu dutenak %2,4 dira (31, 3 gehiago). Azkenik, aurretik enplegurik izan ez dutenak %6,42 dira (83, 3 gehiago).

Kontratuak
Ilbeltzean abenduan baino 20 kontratu gutxiago sinatu zuten sakandarrek, 599 guztira. Haietatik 310ek gizonezkoen sinadura zuten (%51,75, aurreko hilean baino 26 gutxiago). Emakumezkoei egindako kontratuak 289 izan ziren (%48,25, 6 gehiago). Sinatutako kontratuetatik 552 hasieratik aldi baterako ziren (%92,15, 38 gutxiago). Ilbeltzean kontratu mugagabea 27 sakandarrei egin zieten (%4,51, 13 gehiago). Eta beste 20 langileren kontratuak mugagabe bihurtu ziren (%3,34, 5 gehiago).

Kontratuen erdiak, %50,58, zerbitzuen arloan sinatu ziren (303, 3 gehiago). Kontratazio gehien egin zuen bigarren sektorea industria izan zen, %46,08 (276, 32 gutxiago). Eraikuntzarako 19 kontratu egin ziren (%3,17, 10 gehiago). Eta, azkenik, lehen sektorean aritzeko kontratu bakarra sinatu zen Sakanan ilbeltzean (%0,17, 1 gutxiago). Ilbeltzean Nafarroan 27.405 sinatu ziren, haietatik sakandarren sinadura %2,19k du.

7.878 kontratu
Horiek dira sakandarrek joan den urtean sinatu zituzten kontratuen kopurua. Haietatik %52,84 gizonezkoek sinatu zituzten (4.163) eta %47,16 emakumezkoek. Kontratu ia gehienak, %94,47, aldi baterakoak izan ziren (7.442). Mugagabe bihurtu zirenak %2,89 izan ziren (228). Eta hasieratik mugagabeak izan zirenak %2,64 (208).

Joan den urtean sakandarrek sinatutako kontratuen %52,46 (4.133) zerbitzuen arloan lan egiteko izan zen. Kontratuen %44,53 (3.508) industriarako izan ziren. Eraikuntza arlorako %2,6 (205) izan ziren. Azkenik, soilik kontratuen %0,41 (32) lehen sektorean aritzeko izan ziren. Nafarroan joan den urtean 338.998 kontratu sinatu ziren, sakandarrenak haien %2,32 izan ziren.

Langabezia herrika

 Udalerria Guztira  Sakanako%
Aldea
Altsasu 631 48,84 12
Arakil 48 3,72 8
Arbizu 54 4,18 0
Arruazu 5 0,39 0
Bakaiku 14 1,08 1
Ergoiena 11 0,85 0
Etxarri Aranatz 131 10,14 8
Irañeta 6 0,46 -1
Irurtzun 151 11,69 2
Iturmendi 21 1,63 2
Lakuntza 46 3,56 -2
Olatzagutia 103 7,97 7
Uharte Arakil 38 2,94 1
Urdiain 22 1,7 0
Ziordia 11 0,85 2
Sakana 1292 100 40