Askapenaren brigadetan izena emateko aukera zabalik

Guaixe 2016ko ots. 18a, 18:48

Brigadista talde bat.

Martxoaren 31ra arte egin daiteke. brigadak@askanepa.org helbidearen bidez argibideak emanen dituzte

Sakanako Askapenako kidek jakinarazi dutenez aurten Mexiko, Venezuela, Brasil, Argentina, Uruguay, Bolivia, Palestina, Sahara, Grezia, Sardinia, Herrialde Katalanak eta Andaluzia ezagutzeko brigadak antolatu dituzte. Hiru hamarkada darama erakunde internazionalistak brigadak antolatzen. “Milaka lagun izan dira elkartasun internazionalistaren esperientzia praktiko honetatik aberastu direnak, elkar truke militante honen partaide izan eta herrien arteko xamurtasuna gertu gertutik sentitu dutenak”. Sakanako Askapenatik dei egin diete “munduko edozein injustizia bere baitan sentitzeko gai diren orori”, brigadetan parte hartzeko. Horrela, “gisa honetan iraultzaile eta euskal internazionalista bezala erantzunez”.

Askapenako kideen iritziz, “ brigadak oso lanabes garrantzizkoak dira askatasun sozial zein nazionalaren alde borrokan dirauten herrien arteko zubiak eraikitzeko, lanabes ezinbestekoak halaber, Euskal Herri Internazionalista eta antiinperialista sortzera bidean”. Hori horrela izanik, aurtengo brigadek “balio politiko erantsia” dutela ziurtatu dute. Espainiako Auzitegi Nazionalean Askapenaren kontrako “epaiketa politikoaren” ondoren heldu dira. Epaiketa hura “Euskal Herriaren zein gainerako herrien askatasunaren aldekoko konpromisoa zapaltzeko eginahaletan epaiketa politiko bat gehiago” izan zela azaldu dute Askapenatik. Haiek ez ziren geldi egon, “ez diogu gure proiektu eta lan internazionalistari muzin egin”.