Dueñasko espetxera martxa

Guaixe 2016ko ots. 19a, 10:38

Euskal Herria abian, presoak etxera lelopean, euskal preso politikoak preso dauden Espainiako eta Portugalgo espetxe guztietara martxak antolatu ditu ezker abertzaleak biharko. Eskualde guztietatik abiatuko dira autobusak. Pirinioetakoak eta Sakanakoak elkarrekin Dueñas espetxera abiatuko dira. Bi autobusek hartuko dute Palentziarako bidea. Sakandarrak hartzeko aurreneko geldialdia 8:30ean Irurtzunen eginen dute. Etxarri Aranatzen eta Altsasun bete ondoren, martxari ekinen diote. Behin espetxera iritsita enkartelada eginen dute, musika eta globo aireratzea ere egonen da. Haren ondoren Sakanara bueltan etortzeko.

Euskal estatua helburua duen Abian gogoeta prozesuan buru belarri ari da azarotik ezker abertzalea. Lehen fasean ekarpenak txosten batean jaso dituzte. Bigarren fasean herrietan, eta espetxeetan, eztabaidatzen hasiko dira. Baina horren aurretik, eta prozesuaren baitan, ezker abertzaleak espetxeetarako martxak antolatu ditu. Haien helburua da: “presondegietan eztabaida behar den bezala eman dezaten dispertsio eta sakabanaketak eragindako baldintzak salatu eta Euskal Presoen eskubideak aldarrikatzea”.