Etxarrik eta Lagun Arteak galdu

Guaixe 2016ko ots. 22a, 15:51
Lagun Arteak galdu egin zuen.

Preferente maila. 21. jardunaldia: Beti Casedano 1 – Etxarri Aranatz 0 / Beriain 3 – Lagun Artea 1

Asteburukoa ez da jardunaldi ona izan gure taldeendako. Amigó-ren zelaian Beti Casedanok 1 eta 0 irabazi zion Etxarri Aranatzi. Bi taldeak maila berean aritu ziren lehian. Beti Casedaneko Alik 34. Minutuan sartu zuen gola. Bi taldeak behin eta berriz saiatu ziren baina baloia ez zen sartzen. Beti Casedanoko Mosquerak bi txartel hori ikusi zituen eta Beti jokalari bat gutxiagorekin geratu zen bigarren zati osoan, eta nahiz eta Etxarri partida irabaztera atera, Betik ongi defendatzen jakin zuen eta 3 puntuak salbatu zituen.

Beriaindik ere punturik gabe etorri ziren Lagun Arteako jokalariak. Partida hasi eta berehala, 3. minutuan, markagailua mustu zuen Beriaingo Jorge jokalariak. Beriainek baloiaren kontrola izan zuen eta nahiz eta Lagun Arteak kontraerasoan jokaldi bikainak sortu, Beriaingo atezainak guztiak zapuztu zituen. Bigarren zatian Lagunen erasoak ekidin zituen Beriainek. Beriainek bigarrena sartu ondoren, jokoa mantsotu egin zen. Hirugarrena sartzeko aukera izan zuen Beriainek, eta nahiz eta Lagun Arteak partida bukaeran gola sartu, 3 puntuak beriaindarren esku utzita itzuli ziren Lakuntzara.

Sailkapenean Garesek jarraitzen du preferente mailako lider (41 puntu). Etxarri Aranatz bosgarrena da, 34 punturekin, eta Lagun Artea seigarrena, puntu berberekin. Asteburuan Etxarri Aranatzek sailkapenean 11.a den Burlades hartuko du eta Lagun Arteak 9.a den San Jorge.