Pertsonek, beraien garapen psikosozialaren prozesuan, zenbait garapen eta zeregin burutu behar dituzte. Badaude haurtzaroan hartu beharreko trebetasun batzuk, aurre egin beharreko erronkei irtenbide egokia ematen lagunduko diotenak.
Orokorrean, zeregin ebolutibo batzuei soluzio egokia bilatzen jakiteak pertsona arrisku psikosozialen aurrean gogorrago egiten du. Bestalde, zeregin ebolutibo berei erantzun egokia ez emateak pertsona ahulago egiten du, beraz, arrisku faktore bezala hartu daiteke.
Pertsonaren garapenean hauek dira zeregin garrantzitsuenak:
• Lehen haurtzarotik atxikimendu harremana izatea. Honi esker harreman sozialen lehenengo ereduak garatzen dira, oinarrizko segurtasuna, estresari aurre egiteko modua ….
• Bere jokaera norberaren helburuetara zuzentzeko ahalmena, eta bilatzeko ahalegitea ( bi eta sei urte tartean). Hortik aurrera beste helduekin harremanetan jartzeko eta zeregin berriei independienteki egokitzea.
• Trebetasun pro-sozialak garatzea, berdinekin dituzten harremanetatik ikasita, sei urteetatik aurrera.
• Nortasun ezberdindua eta positiboa eraikitzea nerabezaroan.
Laguntasunerako trebetasunak ikastea.
Familiaren barruko harremanak bereziak dira, familiatik kanpo izango dituen harremanetarako ikasteko modua izan badaiteke ere. Familiatik ateratzerakoan lagunak aukeratzeko posibilitate asko daudela ikusten du, eta harremanak eta testuinguru sozialak negoziatu ditzakeela.
Lehen hezkuntzatik aurrera lagunak egiteko ahalmen orokorrean lau oinarrizko trebetasun agertzen dira:
- Harreman ona izan helduekin eta baita bere adinekoekin ere.
- Elkarrekin lan egin eta estatusa trukatu.
- Onarpena adierazi, besteen proposamenak onartu.
- Atentzioa eta protagonismoa banatu, besteei ere eman.
Ume eta nerabe onartuenak zeintzuk diren aztertzeko egin diren ikerketak zera erakusten dute: harremanen egoeraren kontrola batzuetan izatea uzten dietenak, estatusa trukatzea edo antzeko estatusa izatea onartzen dutenak errazago aukeratzen dutela.