Prekarietatearen kontra korrika

Guaixe 2016ko ots. 25a, 16:02

Irurtzundarrek txaloekin hartu zuten correscales, hainbatek aldarrikapen lasterketarekin bat eginez.

Bilbo eta Batzelona arteko 800 km-ak korrika egin ondoren, Correscales astelehenean despeditu zen. Joan den urtean hiru hilabetez greba egin zuten Telefonicako azpi-kontratetako langileek antolatu dute ekimenaren helburuak ziren: “multinazional guztiek inposatzen diguten lan prekarietatea salatzea, miserian biziaraztera behartzen baikaituzte”.

Joan den urteko grebari eusteko erresistentzia kutxa sortu zuten, baita zorra ere. Prekarietatearen kontrako lasterketak hari aurre egiteko dirua biltzea zuen helburu. 90.000 euro biltzea aurreikusi zuten eta 120.000tik gora jaso dituzte. Kopurua handitu daiteke, martxoaren 15era arteko epea baitako ekarpenak egiteko. Zorra pagatzearekin batera beste borroka batzuetarako erresistentzia kutxa sortzea da asmoa. 

Argazkiak: Maialen Huarte Arano.