Nafarroako Mendi Federazioaren galan sakandarrak sarituta

Guaixe 2016ko ots. 25a, 08:06
Mikel Rubio.

2015eko Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketako Sariak eta Nafarroako Iraupen Luzeko Mendi Ibilaldien Sariak banatu ziren. Mikel Rubio, Jose Antonio Gastaminza eta Javier Ignacio Gonzalez sarituat

Aurreko ostiralean Nafarroako Mendi Federazioaren gala hartu zuen Iruñeko Civicanek. Tartean, 2015eko Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketako sariak eta Nafarroako Iraupen Luzeko Mendi Ibilaldien Sariak banatu ziren. Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketako sarietan, Mikel Rubio mendi korrikalari irurtzundarrak promesen mailako saria jaso zuen.
Bestalde, Nafarroako Iraupen Luzeko Mendi Ibilaldien Sarietan rutasnavarra.com taldeko Juanjo Aranburuk jaso zuen lehen saria. Hirugarrena Sutegi klubeko Jose Antonio Gastaminza izan zen, eta laugarrena Dantzalekuko Javier Ignacio Gonzalez.