Kutxazainetan, euskaraz

Guaixe 2016ko ots. 28a, 12:04

Egunerokoan ohiko tresna bihurtu zaizkigu kutxa eta bankuetako kutxazainak. Makina bat eragiketa egiten ditugu haien bidez. Baina zein hizkuntzatan? Nork bere txartelean kutxazainarekin zein hizkuntza erabili nahi duen zehazteko aukera du. Txartela egiterakoan eskatu daiteke hori edo, ondoren, kutxazainean aldatu.

Laboral Kutxako Euskara Departamentuak Hego Euskal Herriko bere sareko 261 bulegoetako kutxazainetan joan den urtean egin ziren eragiketa guztiak zein hizkuntzatan egin ziren aztertu du. Hona kutxak Sakanan dituen lau kutxazainen emaitzak.

Nafarroa (47 bulego)
Herria % erabilera 2015ean
1.Etxarri Aranatz 37,27  
7. Lakuntza 23,56  
8. Irurtzun 19,72  
9. Altsasu 18,94  

 

Hego Euskal Herria (261 bulego)
Herria % erabilera 2015ean
1. Antzuola 41,34  
2. Usurbil 41,07  
3.Etxarri Aranatz 37,27  
36. Lakuntza 23,56  
53. Irurtzun 19,72  
59. Altsasu 18,94