Afizionatuak eta juniorrak errepidera

Guaixe 2016ko ots. 26a, 10:52

Asteburuan hasiko da Nafarroako eta Euskal Herriko lasterketen denboraldia

Asteburu honetan emango zaio hasiera juniorren eta afizionatuen Euskal Herriko lasterketei. Juniorrek igandean dute lasterketa Villatuertan, 33. San Veremundo Zirkuituan, goizeko 11:00etan hasita (78 km). Jakina, bertan lehiatuko dira Aralar eta Burunda Txirrindularitza Taldeetako txirrindulariak.

Bestalde, larunbatean abiatuko da afizionatuen mailako Euskaldun Torneoa, Zumaian. Bertan 23 urtez azpiko afizionatuak eta elite mailakoak ariko dira. Goizeko 10:00etan abiatuko da 112,5 km-ko proba.