Zizurko lau t´erdian ordezkaririk gabe geratu gara

Guaixe 2016ko ots. 29a, 12:00

Imazek eta Ganboak bere partidak galdu zituzten

Asteburuan Zizurko lau t´erdiko txapelketako finalerdiak jokatu dira. Kimuak I mailan Imazek (Aldabide) 7 eta 16 galdu zuen Irribarriaren kontra (Lazkao), eta kadeteak 1 mailan Gutierrezek (Titin III.a) 18 eta 9 irabazi zion Ganboari (Gure Pilota). Hortaz, ordezkari sakandarrik gabe geratu gara.