Alberto Martinez 11.a X. Sahara Crossean

Guaixe 2016ko mar. 1a, 13:40

Sakandar asko lehiatu ziren Ormaiztegin jokatutako proban

Sakandarrak X. Sahara Crossean
Gizonak
1.Aitor Etxebeste: 33:39
11.Alberto Martinez: 35:45
12.Sergio Garcia: 35:46
15.Adur Senar: 36:05
20.Iraitz Senar: 36:34
21.Iban Gonzalez: 36:49
30.Francisco Javier Gomez: 37:48
33.Andoni Azanza: 38:04
36.Gorka Garcia de Eulate: 38:45
70.Mikel Astiz: 41:16
77.Juan Carlos Gomez: 42:21
84.Santi Agirre: 42:42
128.Luis Migel Galindo: 45:40

Emakumeak
59.Lourdes Colomo (40:08)
120.Erkuden San Martin: 45:00
171.Ixa San Martin: 54:10


Igandean X. Sahara Cross lasterketa jokatu zen Ormaiztegin, Salem Hach Embarek Memoriala, 10 kilometroko lasterketa. 192 korrikalarik osatu zuten proba, tartean hainbat sakandar zirela. Aitor Etxebeste (33:39) eta Lourdes Colomo (40:08) izan ziren azkarrenak, eta lehen sakandarra helmugara 11. postuan sartu zen Alberto Martinez lakuntzarra izan zen (35:45).

Raul Audikana 14.a Hernanin
Larunbatean X. Sagar Lasterra herri lasterketa jokatu zen Hernanin (10 km). 412 korrikalarik bukatu zuten proba, Sergio Roman (28:51) eta Maitane Guerrero (33:01) buru zirela. Raul Audikana olaztiarra 14.a iritsi zen helmugara (31:54), Kaxi Estarriaga etxarriarra 110.a (37:19) eta Asier Estarriaga 124.a (37:46).