Finalerdiak aldapa gora Ezkurdia eta Barriolarentzat

Guaixe 2016ko mar. 1a, 13:15
Ezkurdia eta Barriola, Burunda pilotalekuan Irujoren eta Rezustaren kontrako partidarako material aukeraketa egin zutenean.

Artolak eta Albisuk Irribarriari eta Merino I.ari 22 eta 20 irabazi eta gero, 7 puntu dituzte Artolak eta Albisuk eta 6 puntu Ezkurdiak eta Barriolak

Binakako Pilota Txapelketan emozioa pil-pilean egongo da azken jardunaldira arte. Atzo 13. jardunaldiko azken partida jokatu zen eta Artolak eta Albisuk 22 eta 20 irabazi zieten Irribarriari eta Merino I.ari partida oso estuan. Horrela, dagoeneko Binakako finalerdietarako sailkatuta daude Irujo-Rezusta eta Olaizola II.a-Urrutikoetxea, eta zazpina puntu dituzte Bengoetxea VI.a-Untoriak eta Artola-Albisuk. Ezkurdiak eta Barriolak 6 puntu dituzte.

Hortaz, azken jardunaldiak, asteburukoak, erabakiko du txapelketa. Ezkurdiari eta Barriolari finalerdietara sailkatzea nahikotxo konplikatu zaie. Sailkatu ahal izateko, igandean, Altsasun, Oinatz Bengoetxearen eta Untoriaren kontrako partida irabazi beharko lukete, lehenik, Artola eta Albisuk galdu beharko lukete, bigarrenik, eta jasotako tantoen arabera erabakiko zen nork eginen duen aurrera.

Altsasuko material aukeraketa ostegunean
Altsasuko igandeko material aukeraketa erabakiorra ostegunean eginen da Altsasuko Burunda pilotalekuan, 16:00etan. Ezkurdia eta Barriola eta Oinatz Bengoetxea eta Untoria izanen dira bertan.