Altsasuko igandeko partidarako pilota aukeraketa gaur egingo da

Guaixe 2016ko mar. 3a, 09:38
Ezkurdia eta Barriola, Irujo eta Rezustaren kontra Altsasun jokatu zuten partidako material aukeraketan.

Gaur, ostegunean, 16:00etan, Burunda pilotalekuan

Igandean, Altsasun, partida erabakiorra jokatuko dute Ezkurdiak eta Barriolak Bengoetxea VI.aren eta Untoriaren kontra. Finalerdietara pasatzea dute jokoan bi bikoek, ea ikusmina handia da.
Pilota aukeraketa gaur egingo da, arratsaldean, 16:00etan, Burunda pilotalekuan.
Ekitaldi irekia izango da.