Langabezia, berdin

Guaixe 2016ko mar. 3a, 16:22

Altsasuko enplegu bulegoan urte otsaila akaberan hasieran baino 3 langabetu gutxiago zeuden izena emanda (%0,27 gutxiago). Guztira 1.118 sakandar zeuden izena emanda. Bestalde, bulego horren bidez 448 kontratu egin ziren, haietatik 44 soilik mugagabeak.

Nafarroari dagokionez, otsaila akaberan 17 langabe gutxiago zeuden izena emanda enplegu zerbitzuan. 45.096 pertsona guztira. Eta duela urte bat baino 3.953. Generoari dagokionez,  lan bila dabilzenetatik 24.671 emakumezkoak dira (%54,69 eta aurreko hilean baino 10 gehiago) eta  20.425 gizonezkoak (%45,31 eta 27 gutxiago).