Kattuka hasteko

Guaixe 2016ko mar. 3a, 17:56

Lakuntzako eta Arbizuko haur eskolan izen ematea hilaren 16ra arte dago zabalik.

0 eta 3 urte arteko haurrendako Kattuka haur eskola Lakuntzako eta Arbizuko udalen ekimena da eta azken herri horretan kokatuta dago. Handik pasata eman daiteke heldu den ikasturterako izena. Bestela, www.kattuka.com helbidean dago hari buruzko informazioa eta aurrematrikula egiteko aukera ere.

Haurrendako propio diseinatutako azpiegitura osoa du: gelez gain, jangela, belardia, tailerrak edota liburutegia ere. Horrek familien beharrei egokitzea eta bakoitzari egokitutako eskaintza ematea ahalbidetzen dio; jangelda dela, egonaldiak direla… Proiektu berritzaileaz aparte, Kattukak prestakuntza saioak eta kafe-tertuliak eskaintzen ditu.

Hurrengo kafe-tertuliak
Martxoak 7, astelehena
17:00etan Mugimenduaren garapenaren monografikoa

Martxoak 16, asteazkena
17:00etan Haurren negarrari arreta eskaini. Maitasuna eta errespetua. Hizlaria: Alfredo Hoyuelos, Filosofia eta Hezkuntzako Europar doktoretzaduna.