Xabier helburu

Guaixe 2016ko mar. 3a, 12:49

Kristau fededun askok igandean Xabierko gazteluko bidea hartuko dute igandean, aurreneko Xabierraldian. Animatuak biharko arratsalde-gaua oinez eginen dute bidea, igandean, 8:00etan, Zangozan izateko. Ordu horretan abiatuko da Xabierrerako gurutze-bidea. Behin gazteluan, 10:00etan, meza izanen da. Bigarren Xabierraldia hilaren 12an izanen da, larubatarekin. Gurutze-bidea Zangozatik 15:00etan abiatuko da eta, bi ordu geroago meza hartuko du gaztelu aurreko zelaiak.

Xabierrerako kristau erromesaldien 76. edizioa da aurtengoa. Ohi bezala, grazia bederatziurrena izanen da ere. Haren barruan, Sakana hartzen duen Mendialde eskualdetik Xabierra asteazkenean joanen dira ere, meza izanen da. Miserikordiaren erromesak leloa dute aurten Xabierraldiek.