10 sakandar Lilatoian

Guaixe 2016ko mar. 7a, 11:46

Maitane Guerrerok irabazitako proba 3.998 emakumek osatu zuten

Euriak, hotzak, kazkabarrak… ez zituen emakumeak kikildu eta izena emanda zeuden 5.000 emakumeetatik 3.998ek osatu zuten igandean Donostian jokatutako 27. Lilatoia (5 km). Maitane Guerrero hernaniarrak irabazi zuen emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapena egiteko sortu zen herri lasterketa. 10 emakume sakandarrek bukatu zuten proba eta azkarrena Amaia Aristu olaztiarra izan zen, helmugara 171.a iritsi eta gero (25:04).

Hurrengo zita Altsasuko Lilasterketa
Igandean, goizeko 11:30etik aurrera, emakumeendako III. Lilasterketa jokatuko da Altsasun, proba ez lehiakorra. Izena ematea doan da www.dantzalekusakana.com web gunean, aurretik, eta igandean, goizeko 11:00etatik aurrera Gure Etxean.  

Sakandarrak 27. Lilatoian
1.Maitane Guerrero (Hernani): 18:01
171.Amaia Aristu (Olaz): 25:04
616.Marian Mendoza (Etx): 28:35
647.Bel Pozueta (Alts): 28:41
649.Nuria Pozueta (Alts): 28:41
854.Kristina Okariz (Arbizu): 29:37
900.Uxua Andueza (Lak): 29:48
901.Mari Jose Lopez de Goikoetxea (Iturm): 29:49
945.Leire Mintegi (Etx): 29:56
2.585.Irati Gomez (Alts): 35:19
2.893.Maria Pilar Etxeberria (Alts): 35:59