Oporretatik bueltan Leire Nazabal izan da protagonista. Poz-pozik etorri zen astelehenan eskolara jostailu kutxa bat eskuetan zekarrela. Denetarik aurki zitekeen bertan: ipuinak, golfeko makil eta pilotak, panpinak, musika tresnak, argazki makina... Ederra festa egunotan izan duguna!
Ohitura den legez, ostegunean ama eta amona etorri ziren gelara. Gurekin jolastu zuten atsegin haundiz eta izugarri gozatu genuen eurekin batera. Leire baserrian ipuin pertsonalizatua kontatu ziguten ama-alabek elkarrekin, eta beren alaben izenak nola aukeratu zituzten kontatu ziguten besteak beste. Oso gustora egon ginen zuekin laukote.
Eskerrik asko, Leire, Joane, Cristina eta Petri!