Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 2. faseko 11. jardunaldia jokatu da. A multzoan Bar Mikelek 4 eta 1 irabazi zion Egiarretari eta Zalduak, aldiz, 1 eta 2 hartu zuen menpean Apolo. Sailkapen orokorrean Bar Mikel da liderra (25 puntu), Egiarreta hirugarrena (14 puntu), 2 partida gutxiagorekin, eta Zaldua bosgarrena (13 puntu).
Larunbatean Egiarretak sailkapenean bigarrena den Unziti izango du aurkari, Uharte Arakilen jokatuko den partidan. Zalduak, aldiz, atseden jardunaldia du.