Garcia de Eulate eta Berdud ongi Eibarko Duatloian

Guaixe 2016ko mar. 8a, 10:43
Juan Luis Maiza Basauriko Duatloian.

13. eta 15. postuan sailkatu ziren. Sakana Triatloi Taldeko 10 kidek hartu zuten parte Eibarko proban

Sakandarrak 25. Eibarko Duatloian
1.Oier Ariznabarreta: 52:08
13.Sergio Garcia de Eulate: 55:24
15.Urko Berdud: 55:30
29.Fco. Javier Gomez: 58:40
43.Aitor Mozo: 1:00:35
47.Alejandro Zabala: 1:01:01
56.Isidro Asurabarrena: 1:02:03
74.Ivan Sobredo: 1:05:23
77.Jorge Iradi: 1:06:55
84.Borja Gonzalez: 1:07:57
91.Juan Carlos Gomez: 1:09:38

Larunbatean 25. Eibarko Duatloia jokatu zen. Aldi berean Gipuzkoako Duatloi Sprint Txapelketa zen proba (5 km korrikan, 19 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). Oier Ariznabarreta (52:08) eta Aitziber Urkiola (1:03:43) izan ziren txapeldunak helmugara iritsi ziren 105 duatleten artean. Sakana Triatloi Taldeko 10 kide aritu ziren eta Sergio Garcia de Eulate altsasuarra izan zen azkarrena, helmugara 13.a iritsi eta gero (55:24). Urko Berdud altsasuarra 15.a sailkatu zen (55:30). Sailkapenean 29.a sartu zen Francisco Javier Gomez (58:40) lehena izan zen beteranoen 2. kategorian.

Iturbe eta Maiza Basaurin
Igandean XX. Basauriko Duatloia jokatu zen, Euskadiko Txapelketa zena (6,2 km korrikan, 18,9 km bizikletan eta 2,9 km korrikan). Proba 124 duatletek bukatu zuten, Kepa Vallejo (1:05:37) eta Nuria Rodriguez (1:20:34) txapeldunak zirela. Sakana Triatloi Taldeko Eneko Iturbe 32.a sailkatu zen (1:14:21) eta Juan Luis Maiza 41.a, probako beteranoen 2. kategorian lehena.