Kaixo irakurle maiteak, berriz ere, hemen naiz! Aste honetako edizioan zerbait desberdina ekartzen dizuet. Telegram eta Whatsapp-en diferentziak ikusiko ditugu, Telegram erabiltzera behartuta egon beharko genukeenaren zergatia.
WhatsApp-en abantailak:
•VoIP deiak.
•Egoera bat jarri.
•Mezuak gogoko bezala markatu.
•Zerbitzuaren egoera aplikaziotik kontsultatu.
•Jakinarazpenean ikono batekin argazkia, bideoa edo audioa bidali diguten aipatzen da.
•Zure kontaktuetan ez dituzun erabiltzaileek zure argazkia ez ikusteko aukera.
•Aplikazioarekin eginiko informazioa (bidali eta jaso dituzun mezuak, bidali eta jasotako megabyteak...).
Telegram-en abantailak:
•GIFen onarpena.
•Stickers-en onarpena eta sortzeko erraztasuna.
•“Bots”-en onarpena.
•GIF, irudi, IMDB, eta abarren online bilatzailea.
•Kode enkriptatua.
•Mugarik gabeko gailu kopurua.
•Nick-aren bidez jendea gehitu daiteke, telefono zenbakirik eman gabe.
•Galerian irudiak gordetzeko aukera ematen digu.
•Txat sekretuak sortzeko aukera dugu, web zerbitzarietan arrastorik uzten ez dituztenak eta mezuak autosuntsitzeko denbora ezarri daiteke (segundo batzuk, minutu bat, aste bat...).
•Aipamenak sortu ditzakegu (erabiltzaileari jakinarazpen bat iristen zaio).
•Taldeetan mezuak zanpatuz, banakaz erantzun daitezke (erantzuten ari zaren erabiltzaileari jakinarazpen bat iristen zaio).
•WhatsApp baino testu tamaina modu gehiago.
•WhatsApp baino web bertsio askoz hobeagoa (WhatsApp-en mugikorraren beharra duzu).
•Edozein motatako artxiboak bidaltzeko aukera (1,5 GB arte).
•Bideoak bidaltzeko 1,5 GB muga (16 MB WhatsApp-en).
•Taldeen tamaina handiagoa (200 erabiltzaile, WhatsApp-en 100).
•Supertaldeak: 200 erabiltzaile dituzten taldeak handitzeko aukera, 1.000 erabiltzailera arte.
•Kode ireki eta librea.
Ikusten denez, Telegramek WhatsApp gainditu du, ezaugarri, erabilgarritasun eta dibertsioaz hitz egiten. Oraindik WhatsApp-ek baino erabiltzaile gutxiago ditu, baina egunero handitzen doa. Nire kasuan, lantokian asko erabiltzen dugu, ordenagailu baten aurrean lan egiten dugun guztiendako tresna oso erabilgarria da. Bestalde, familian, lagun batzuekin eta talde oso handi eta anonimoetan (nick-aren bidez) ere erabiltzen dut. Beste funtzionalitateez hitz egiterakoan, eguraldi eta jokoen “bots” batzuk baditut baita, denbora-pasa eta informazio moduan.
Telegram teorikoki askoz seguruagoa da, ez ditu hainbeste zerbitzu erorketa, polifazetikoagoa da. Laburtuz, aplikazio askoz landuago eta osoagoa da.
Besterik ez, hurrengo ediziora arte agurtzen zaituztet, zuen mugikorrak pertsonalizatzeko beldurra kendu, eta ikertu!