Jakin badakigu, drogak kontsumitzean, hauek gure organismoan efektu batzuk eragiten dituztela. Efektu hauek iraupen bat dute, aldaera desberdinen arabera efektu hauek iraunkorragoak izan daitezkeelarik. Efektu hauek kontsumitu den sustantziaren arabera, kantitatearen arabera, nahasketa eman den arabera… eta kontsumitu duen pertsonaren ezaugarrien eta egoeraren arabera desberdinak izango dira.
Efektuekin oso lotua dagoen beste aspektu bat ere badago, eta gainera normalean kontuan hartzen ez dugun aspektua da hau: drogen efektuak pasatzen diren arren, sustantziak gure gorputzean erregistratuak geratzen direla; sinadura kimikoa uzten dute gure gorputzean.
Droga guztiak ez dute denbora bera irauten gure organismoan, drugs.ie-ren arabera, arrasto gehien uzten duen droga haxixa da, bai gernuan, zein ilean, zein odolean.
Drogen detekziorako froga erabilienak odol froga eta gernu froga dira. Hauek kontsumitutako astearen barruan egiten badira, oso fidagarritasun altua dute; baina, beste alde batetik iraunkorragoak dira adats frogak.
Haxixak gure gorputzean uzten duen sinadura kimikoa, beste drogak baino denbora luzeagoan irauten du: 90 egun irauten ditu ilean, hilabete bat kostatzen zaio gernutik desagertzea eta ia hamabostaldi bat kostatzen zaio odoletik desagertzea (336 ordu, hain zuzen).
Ondoren azalduko ditugu sustantzia, analisi mota eta gure gorputzean irauten duten denboraren inguruko emaitzak:
Odol analisian: Haxixak 336 ordu, alkoholak eta heroinak 12 ordu eta kokainak 48 ordu.
Gernu analisian: Haxixak 30 egun irauten du, kokainak 4 egun, alkoholak 5 egun eta metaanfetaminak 6 egun.
Adats analisian (ilean): Analisi mota honetan denbora luzeagoan antzeman daitezke kontsumoak. Alkohola, kokaina, barbiturikoak eta beste gainontzeko sustantziak ilearen folikuluan kontsumitu ondorengo hiru hilabetetan antzeman daitezke.