Ion Irisarri zazpigarrenda XIII. Aitzondo Klasikoan

Guaixe 2016ko mar. 9a, 09:15
Rural Kutxako afizionatuek gogor ekin diote denboraldiari.

Larunbatean hasi zen Lehendakari Txapelketa, Ereñoko Udala Sari Nagusiarekin. Rural Kutxako Migel Indurain 11.a sailkatu zen

Igandean afizionatuen Espainiako Koparako baliagarria zen XIII. Aitzondo Klasikoa jokatu zen Zizurkilen eta Asteasun (138,6 km). Seguros Bilbao taldeko Jaume Suredak irabazi zuen proba (3:21:34), Extremadurako Dani Sanchezi 13 segundo aterata. Rural Kutxa talde sakandarreko Ion Irisarri 7.a sartu zen eta bere taldekide Pablo Alonso 12.a, biak 18 segundora. Rural Kutxa taldeko gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Iker Azkarate 18.a sailkatu zen, Antonio Portela 24.a, Carlos Cobos 37.a, Odei Juango 53.a eta Josu Zabala 58.a.

Bestalde, larunbatean mustu zen 23 urtez azpikoendako Lehendakari Txapelketa, Ereñoko Udala Sari Nagusiarekin (105,4 km). Aldro Team taldeko Antonio Jesusesk irabazi zuen proba, helmugara bakarrik helduta (2:56:32). Rural Kutxak talde sakandarreko Migel Indurain 11.a sailkatu zen. Taldeko gainontzekoei dagokienez, George Jany 16.a sailkatu zen, Ander Alonso 33.a, Aitor Rodriguez 36.a eta Daniel Seage 41.a.

Astebururako datorrena
Kadeteek asteburuan ekingo diote denboraldiari, igandean 11:00etan jokatuko baita, Atarrabian, 26. Beola Motor Trofeoa (47 km). Bestalde, afizionatuek Lehendakari Txapelketarako baliagarria den bi lasterketa dituzte. Lehena, larunbatean Urretxun, 15:30ean, Goierriko Itzulia (113,5 km), eta, bigarrena, igandean 10:00etan Lizarran jokatuko den 39. Zirilo Zunzarren Memoriala (124 km).