Lakuntza-Aralar eta Triku Trailerako izena ematea zabalik

Guaixe 2016ko martxoaren 9a

Ekainean jokatuko dira bi probak baina izena ematea aurretik egin behar da

Oraindik asko geratzen da, baina ekainaren 12an jokatuko den Lakuntza-Aralar mendi lasterketarako eta ekainaren 26an Etxarri Aranatzen jokatuko den Triku Trail lasterketetan aritzeko izena ematea zabalik dago eta inskripzioak lehenbailehen egiteko deia egin dute antolatzaileek.

Lakuntza-Aralar mendi lasterketan aurten bi ibilbide prestatu dituzte. Ohikoa, luzea (24,7 km), eta ibilbide laburragoa (13,3 km). Proba Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako puntuagarria izango da. Izena ematea zabalik dago www.lakuntza-aralar.com edo www.herrikrosa.eus web orrietan.

Bestalde, Etxarri Aranazko Triku Traila ekainaren 26an jokatuko da. Nafarroako Mendi Lasterketen Koparako puntuagarria izango da baita ere. 21 km-ko lasterketa da. Izena ematea zabalik dago www.trikutrail.wordpress.com edo www.kirolprobak.com web orrietan. 267 pertsona daude dagoeneko izena emanda. Hortaz, aritzeko asmoa duenak lehenbailehen egin dezala inskripzioa, tokirik gabe geratuko da eta.