Sakana Motorsport taldeak I. Sakanako Lurgaineko Rallya antolatu du martxoaren 19rako eta 20rako. Proba Nafarroako Lurgaineko Rallyen Txapelketarako puntuagarria izanen da eta baita ere Lurgaineko Open ASR KUMHO txapelketarako eta Lurgaineko RACVN Koparako.
Martxoaren 19an Altsasuko Foru Plazatik abiatuko dira autoak, 20:00etan, irteera ekitaldian. Baina rallya hurrengo egunean, goizeko 10:00etan abiatuko da Olaztiko Erburua kiroldegitik. Guztira kronometratutako 6 eremu osatu beharko dituzte parte-hartzaileek, 29,34 km kronometratu, guztira. Sari ematea igandean, 14:30ean izanen da, Olaztiko Clinkerren.
Izena ematea zabalik dago www.fotomotor.es web orrian, martxoaren 11ko 20:00ak arte.