Astelehenean, Nahia irrikaz beterik etorri zen eskolara . Eskutan jostailuz beteriko kutxa zekarten ama-alabek. Hamaika jolas eta jostailu zeuden bertan. Negar egiten zuen panpina, "Doctora juguetes"-en puzzlea eta bikoteen jolasa, ipuin abeslaria, zirko bihurtzen den ipuina... sorpresaz beterik zegoen kutxa.
Gaurkoan berriz, familiak lagundurik etorri da Nahia eskolara; gurasoak eta ahizpa izan dira gurekin. Nahia eta Juneren izena zergatik aukeratu zuten kontatu digute eta ondoren proposamen bat egin digute. Arratsaldea, eskulanetan jardun dugu. Elur panpinak, zuhaitzak, txitak... denetik egiteko aukera izan dugu.
Eguna txalo zaparrada eta esker onak emanez agurtu dugu.
Mila esker berriz ere, Nahia, June, Oscar eta Joana!