Arrietaren taldea, Paris-Nizako onena

Guaixe 2016ko mar. 14a, 13:13

Jose Luis Arrietaren taldea, tartean Imanol Erbiti zegoela, talde onana izan da Paris-Nizan

Atzo despeditu zen Paris-Niza World Tour proba entzutetsua. Sky taldeko Geraint Thomasek irabazi du, Alberto Contadorri (Tinkoff) 4 segundo eta Richie Porteri (BMC) 12 segundo aterata. Movistarreko Ion Izagirre bosgarrena izan zen, 37 segundora. Hain zuzen ere Izagirreri laguntzen ibili den Imanol Erbiti 69.a sailkatu zen, 11:44ra. Atzera ere Jose Luis Arrietak zuzentzen duen taldea bikain ibili zen, Paris-Nizako talderik onena izan baita.

Tirreno Adriatiko
Bestalde, atzo Tirreno Adriatikoko etapa nagusia zegoen jokoan, baina bertan behera geratu zen, elurragatik. Gaur azkenaurreko etapa jokatuko da, Castelraimondon hasi eta Cepagattin despedituko dena (210 km). Etixx taldeko Zdenek Stybar da liderra. Bertan ari da lehian, lehenengo aldiz, Rural Kutxa talde kontinentala.