Atarrabiako trofeoa Iosu Etxeberriarendako

Guaixe 2016ko mar. 15a, 11:33

Iturmendiarrak garaipena eman dio Intersport Irabia-Aralar talde sakandarrari

Kadeteek ekin diote denboraldiari eta berri onak ekarri dituzte Atarrabiatik. Igandean 26. Beola Motor Trofeoa jokatu zen (47 km). Burunda klubeko Quesos Albeniz taldea utzi eta aurten Aralar Txirrindularitza klubeko Intersport Irabia taldean ari den Josu Etxeberriak irabazi zuen lasterketa, esprint estuan, Quesos Albenizeko Ailetz Lasa eta Marcos Pisonen aurretik. Talde sakandarren gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Mateo Gonzalez (Albeniz) 5.a sailkatu zen, Unai Villalobos (Albeniz) 15.a, Ander Rosado (Irabia) 16.a, Iosu Jaka (Albeniz) 24.a, Imanol Galarza (Irabia) 28.a, Urko Gorriti (Irabia) 28.a, Javier Michaus (Irabia) 30.a, Iker Cerviño (Irabia) 34.a eta Jon Gil (Irabia) 37.a. Quesos Albeniz izan zen probako talderik onena.

Pista
Larunbatean Espainiako Pista Txirrindularitza Kopako 3. jardunaldia jokatu zen Tafallan. Burunda Txirrindularitza klubeko Hodei Zia eta Mateo Gonzalez aritu ziren bertan.