Sakandarrak lasterketez lepo

Guaixe 2016ko mar. 16a, 11:12
Ekhi Congil Beasaingo monoziklo lasterketan.

Senar eta Azanza ongi aritu ziren Beasainen, Alberto Martinez Donostian eta Jose Ramon Ramirez Dulantzin. Ekhi Congil Beasaingo monoziklo lasterketan aritu zen

Sakandarrak VI. Beasaingo Herri Lasterketan
14 km
1.Jose Antonio Blanco: 46:03
22.Andoni Azanza: 52:31
27.Iker Flores: 53:13
75.Kaxi Estarriaga: 58:38
84.Asier Estarriaga: 59:56

7 km
1.Unai Hernandez: 23:27
4.Iraitz Senar: 24:03

7 km monozikloan
1.Gustavo Perez: 17:52
4.Ekhi Congil: 20:43

Sakandarrak Udaberri Lasterketan, Donostian (10 km)
1.Unai Arroyo: 31:17
25.Alberto Martinez: 34:27
60.Alatz Agirre: 35:59
367.Xabier Zabalza: 43:10
756.Marian Ijurra: 48:45


Udaberrian sartzekotan gauden honetan, lasterketak topatzen ditugu nonahi. Asteburuan hainbat proba izan dira eta korrikalari sakandarrak primeran aritu dira.

Donostian 14. Udaberri lasterketa jokatu zen, aldi berean Gipuzkoako 10 km Errepide Txapelketa zena. 1.454 korrikalarik osatu zuten proba eta Unai Arroyo (31:17) eta Maitane Guerrero (36:19) izan ziren txapeldunak. Alberto Martinez lakuntzarrak lan bikaina egin zuen eta 25.a sailkatu zen (34:27). Bestalde, igandean Arabako Dulantzin jokatutako lasterketan Jose Ramon Ramirez 11.a sailkatu zen, beteranoen kategorian hirugarrena.

Congil laugarrena Beasaingo monozikloan
Igandean VI. Beasaingo herri lasterketa jokatu zen, hiru modalitateetan: 14 km-ko proba, 7 km-ko proba eta 7 km-ko monoziklo lasterketa. Hainbat sakandar aritu ziren hiru probatan. 14 km-ko proba Jose Antonio Blancok (46:039 eta Ana Cruzek (57:48) irabazi zuten eta Andoni Azanza 22.a sailkatu zen (52:31). 7 km-ko proban Unai Hernandez gailendu zen (23:27) eta Iraitz Senar lakuntzarra laugarrena iritsi zen helmugara (24:03). Eta monoziklo lasterketan (7 km) Gustavo Perez izan zen txapelduna (17:52) eta Ekhi Congil etxarriarra laugarrena sailkatu zen (20:43).