Sakandarrak Josetxo Ezkurra Memorialean eta Toki Eder Txapelketan

Guaixe 2016ko mar. 16a, 11:28

Bi txapelketetan izan ditugu ordezkari sakandarrak

Asteburuan Josetxo Ezkurra Memorialeko jardunaldia jokatu zen Bortzirietan, lau t´erdiko txapelketa. Agoitzen, aldiz, Toki Eder Txapelketako final zortzirenak jokatu ziren. Bietan Sakanako klubetako pilotariak lehiatu ziren.

Sakandarren emaitzak Josetxo Ezkurra Memorialean
Haurrak: Anartz Oiartzabal (Hernani) 11 / Lopez de Zubiria (Gure Pilota) 18
Kadeteak: Asier Teres (Ardoi) 15 – Senar (Gure Pilota) 18
Jubenilak: Gorka Aristi (Getaria) 18 / Urtzi Nazabal (Aldabide) 16

Sakandarren emaitzak Agoizko Toki Eder Txapelketa
Aurrebenjaminak:
Garziandia (Lakuntza) 4 – Sainz (Lizarra) 16
Nagore (Irurtzun) 2 – Apezetxea (Umore Ona) 16
Kimuak:
Imaz (Arbizu) 16 – Jimenez (Lodosa) 10
Gorostieta (Irurtzun) 6 – Zulaika (Oberena) 16